Soluzio teknologikoak

Lanabes propio eta espezializatuak dauzkagu zerbitzua eta kudeaketa hobetzeko.

Tresna teknologikoak funtsezkoak dira saldu ondoko zerbitzu ona emateko. Sistema informatikoek gure efizientzia (erantzun-denborak eta gorabeheren kudeaketa) eta kudeaketa (harremana bezeroen plataformekin) hobetu egiten dituzte.

Merkatuko gure esperientzia handiari esker, oso tresna berezituak garatu ahal izan ditugu gure jardueran, bezeroari zerbitzu hobea eskaintzeko.

Tresna horiek merkatuari buruzko ezagutza inplizituak dauzkate, eta gure bezeroen esku jartzen ditugu, zerbitzua hobetu eta azkartzeko asmoz.

Oharrak kudeatzeko tresna propioak
Oharrak kudeatzeko tresna propioak

Azken 40 urteotan sektoreko jardueran izan dugun esperientzian oinarrituta diseinatu ditugu. Modulatu daitezke, intuitiboak dira eta erraz txertatzen dira marken egungo prozesuetan.

Ezagutzak kudeatzeko tresnak
Ezagutzak kudeatzeko tresnak

Gure bezeroen produktuei buruzko ezagutza zehatzak zentralizatzeko tresnak dauzkagu; hain zuzen ere, gero, konpontze-lanak egitean, informazio horren laguntza izateko.

Gailu mugikorrak
Gailu mugikorrak

Gure teknikari guztiek gailu mugikorrak dauzkate tresna informatikoekin denbora errealean lan egin ahal izateko; modu horretan, zerbitzu efizienteagoa ematen dute.

Txostenak
Txostenak

Zerbitzu-adierazleen eta txostenen sistema aurreratu bat erabiltzen dugu, gure bezeroen beharrei egokituta.

keyboard_arrow_up