{"id":3162,"date":"2017-10-21T09:46:13","date_gmt":"2017-10-21T07:46:13","guid":{"rendered":"https:\/\/alalpe.com\/?p=3162\/"},"modified":"2017-10-21T09:46:13","modified_gmt":"2017-10-21T07:46:13","slug":"4-trukotxo-zure-garbigailuaren-bitartez-dirua-aurrezteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/alalpe.com\/eu\/4-trukotxo-zure-garbigailuaren-bitartez-dirua-aurrezteko\/","title":{"rendered":"4 trukotxo, zure garbigailuaren bitartez dirua aurrezteko."},"content":{"rendered":"<h2>Zure garbigailuari esker, dirua aurrez dezakezu. Horretarako, nahikoa duzu ondoko aholku errazak zure eguneroko bizitzan aplikatzea.<\/h2>\n<p>Egunero hainbat gastu izaten ditugu; beraz, badugu garaia geure buruari planteatzen hasteko <strong>nola optimizatu<\/strong> etxetresna elektrikoen <strong>energia<\/strong>. Ildo horretan, garbigailua da etxean energia gehiago kontsumitzen duen hirugarren tresna. Familia batek, batez beste, 3 eta 5 aldiz bitartean erabiltzen du astean \u2013200 bat aldiz urtean\u2013. Horrenbestez, komeni da etxetresna horrek sorrarazten duen energia- eta ur-kontsumoa murriztea.<\/p>\n<p>Horretarako, etxeko fakturan aurrezteko lau gako aztertuko ditugu, baina gure ohiko garbitze-lanak aldatu behar izan barik. Labur esanda, inoiz baino gehiago optimizatuko ditugu gure ur- eta argi-kontsumoak, eta, aldi berean, emaitza onenak lortuko ditugu garbiketa eraginkor eta aurreztaile bati esker. Baina&#8230; utz dezagun teoria alde batera, eta goazen praktikara!<\/p>\n<p>Hurrengo <strong>aholku<\/strong>ei esker, etekina aterako diozu arropa garbitzeari, estualdi batetik aterako zara eta marjina handiagoa izango duzu beste gastu batzuei aurre egiteko.<\/p>\n<h3>Hona hemen 4 trukotxo, zure garbigailuaren bitartez dirua aurrezteko<\/h3>\n<ol>\n<li><u>Garbigailu-mota<\/u>\n<ul>\n<li>Nola jakin dezakezu zein etxetresna elektriko komeni zaizun gehien? Lehenik eta behin, aztertu behar duzu zenbatek erabiliko duzuen. Zeuk baino ez baduzu erabiliko, nahikoa izango duzu 5 kiloko arropa-karga onartzen duen garbigailu batekin; aldiz, familia osoan erabiliko baduzue, komenigarriagoa da 7 kiloko karga hartzea.<\/li>\n<li>Efizientzia handiagoko garbigailuak garestiagoak dira; baina, epe luzera, energia gehiago aurrezten dute. Hori dela eta, garbigailu merke bat garesti bihur daiteke azkenean, asko kontsumitzen badu.Energiari buruzko etiketari erreparatu behar zaio garbigailua erosteko orduan, efizienteena aukeratzen saiatzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<\/ol>\n<ol start=\"2\">\n<li><u>Detergente egokia<\/u>\n<ul>\n<li>Aukeratu ezazu behe-tenperaturan balio duen produktu bat; alegia, hotzeko ikuzketak jasaten duen bat. Horrela, energia gehiago aurreztuko duzu.<\/li>\n<li>Detergente likidoek hobeto zaintzen dute arropa, eta orbanak hobeki desagerrarazten dituzte.<\/li>\n<li>Neur ezazu ondo detergentea, arropa-kargaren arabera. Erabil ezazu ahalik eta detergente gutxien. Kopuru handiagoa jarriagatik, arropak ez dira garbiago geratuko, guztiz alderantziz: detergenteak hondarrak utz ditzake garbigailuan, zeinak, epe luzera, haren funtzionamendua galaraziko duten.<\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<\/ol>\n<ol start=\"3\">\n<li><u>Ikuzketa-programa egokia<\/u>\n<ul>\n<li>Kalkula ezazu garbituko duzun arroparen zikinkeria-maila, eta egoki ezazu ikuzketa-modua horren arabera. Garbiketa efizienteagoa lortuko duzu.<\/li>\n<li>Bestalde, komeni da garbigailuaren edukiera osorik betetzea; betiere, gehiegizko karga sartu barik, jakina.<\/li>\n<li>Premia handia baduzu, eta arropa gutxi badaukazu garbigailuan sartzeko, erabil ezazu \u201ckarga erdia\u201d delako programa edo, bestela, eskuz garbi ezazu.<\/li>\n<li>Arropa oso zikin badago, edo kentzen zailagoak diren orbanak badauzka, komeni da aurreikuzketa bat egitea, ur epel edo beroan, eta, ondoren, ziklo luzeak erabiltzea.<\/li>\n<li>Aldiz, arropak ez badaude oso zikin eta soilik azaleko orbanak edota usaina badituzte, ahalegin zaitez ikuzketa-ziklo laburrago bat erabiltzen, energia eta ura aurrezteko.<\/li>\n<li>Garbi itzazu hotzeko ziklo batean \u201360 \u00ba-ko programa batean, 90 \u00ba-ko batean beharrean\u2013, energia-gastua erdian murriztuko duzu.<\/li>\n<li>Arropa urberritzeko, erabil ezazu ur hotza beti.<\/li>\n<li>Zentrifugatuta, lehorgailua erabilita baino gehiago aurrezten da; izan ere, kondentsazio-lehorgailuek erabiltzen duten energiaren zati txiki bat baino ez da erabiltzen.<\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<\/ol>\n<p><strong><em>*Garbigailu batek erabiltzen duen energiaren % 90 ura berotzeko erabiltzen du; horregatik, ahalegin zaitez arropa tenperatura altuetan ez garbitzen.<\/em><\/strong><\/p>\n<ol start=\"4\">\n<li><u>Konpontze- eta mantentze-lan egokiak aurrezteko<\/u>\n<ul>\n<li>Garbigailuak bizitza luzea izan dezan, garrantzitsua da danborra, goma-juntura eta detergenterako kaxatxoa garbi mantentzea. Horretarako hiru edo lau hilabetean behin garbitu behar dira.<\/li>\n<li>Produktua ikuskatuta, eta mantentze-lanak eginda, ez duzu ezustekorik hartuko. Horrenbestez, mantentze on bat egitea funtsezkoa da garbigailuak denbora luzean funtziona dezan. Hori dela eta, mantentze-lanetarako kontratu bat egitea gomendatu ohi da, gerora sorpresarik ez hartzeko. Informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, kontsulta ezazu <a href=\"\/eu\/mantentze-lanetarako-urtebeteko-kontratuak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><u>mantentze-lanei buruzko webguneko atala<\/u><\/a>.<\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<\/ol>\n<h3>Aholku gehiago, zure garbigailuaren bitartez dirua aurrezteko<\/h3>\n<p>Modu berean, honako hau ere gogoan hartu behar duzu:<\/p>\n<ol start=\"5\">\n<li>Hilean behin, ikuska eta garbi ezazu iragazkia. Kare gehiegi metatzen bada, buxatu egin daiteke eta, hori gertatzekotan, garbigailuak % 20 energia gehiago ere erabil dezake.<\/li>\n<li>Aprobetxa itzazu egun eguzkitsuak eta utz iezaiozu lehorgailua erabiltzaileari, horixe baita gehien kontsumitzen duen etxetresna elektrikoetako bat.<\/li>\n<\/ol>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egunero hainbat gastu izaten ditugu; beraz, badugu garaia geure buruari planteatzen hasteko nola optimizatu etxetresna elektrikoen energia.<\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":2093,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[986],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/alalpe.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3162"}],"collection":[{"href":"https:\/\/alalpe.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/alalpe.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/alalpe.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/alalpe.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3162"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/alalpe.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3162\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/alalpe.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2093"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/alalpe.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3162"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/alalpe.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3162"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/alalpe.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3162"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}